jueves, 13 de septiembre de 2012

AURTEN ERE TALDEETAN LANEAN

Lehenengo egunean nahi genuen lekuan ipini ginen. Urrengo egunean andereñoak esan zigun nola banatuko ginen taldeetan hiru hilabeteetarako. lehenengo taldean Maialen, Iñigo, Gaizka eta Endika, bigarren taldean Asier L. , Naia, Gorka eta Mikel doas, hirugarren taldean Jon, Ekhi eta Alazne, laugarren taldean Irati, Ainhoa, Sergio eta Asier C. eta asken taldean Alex, Aitor, Ekaitz eta Micaela ipini dira.
Gure iritziz taldeak ondo daude lan kooperatiboan aritzeko.
 Lehenengo egunean pelotaren jokoa egin genuen: pelota imaginario batekin jolastu genuen, pelota zuenak bere ezaugarri on bat esan behar zuen eta gero pelota beste ikasle bati pasatu behar zion berak gauza bera egin dezan eta horrela denok amaitu arte.
Hilabete honetan La maleta josala egiten ari gara: egunero batek bere oporretako hiru gauza ekartzen ditu bere udako oporrak kontatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario