viernes, 21 de junio de 2013

DESPEDIDA 6.A

Gaur klaseko azkenengo eguna da! Oso pozik gaude uda hasten delako, baina gehienei, pena handia ematen digu eskolatik joatea. Datorren kurtso osoa, Elexalde institutoan emango dugu.
Ospatzeko, opari batzuk egin dizkiogu andereñoari; pankarta bat, postal erraldoi bat, bonboiak, pastak, Té- a, loreak, argazkiz eta bideoz betetako Pen- Drive bat...
Azkenik merendola handi bat prestatu dugu; gailetak, azeitunak, saltxitxoia, gominolak, palmeratxoak... Gero, musika jarri dugu, DJ 6.A- ren eskutik!
6. a- ko ikasleen partetik, Eguzkiñerentzat:
Asko maite zaitugu! Eskerrik asko guztiagatik Eguzkiñe! Ez zaitugu inoiz ahaztuko!!!

jueves, 20 de junio de 2013

AZKEN TXANGOA

Nahiz eta eguraldi kaxkarra izan uste dut oso ondo pasatu genuela, hemen dituzue oroimenerako argazki batzuk

lunes, 17 de junio de 2013

AZKEN TXANGOA

Ostegun honetan 6. mailako azken txangoa egingo dugu, Plentziara joango gara eta Plentziatik, Gorlizeko farora (oinez). Bertan, hamaiketakoa jango dugu. Hamaiketakoa eta gero, Gorlizeko hondartzara joango gara bainua hartzen eta jolasten. Hondartza ondoko pinudian bazkaldu ondoren, ordu bi eta erdietan gutxi gora bera, Plentziara bueltatuko gara. Han, 15:00- etatik 18:00- tara ekintza berezi hauek egingo ditugu: Body- board, Surf, eta Kaiak. Seiretan, ekintzak bukatu eta gero, dutxa hartu eta autobusan bueltatuko gara Galdakaora.
 Hau da eraman behar duzuena:

  • Bazkaria, Hamaiketakoa, edaria...
  • Oinetako aproposak
  • Arropa eguraldiaren ara behera
  • Eguzkirako krema
  • Txankletak
  • Bainu jantzia
  • Ohiala: hondartzarako eta dutxarako
  • Garbiketa pertsonalerako tresnak: Gel, champù, orrazia...
  • 3€ izozkiren bat edo erosteko
Gurutzeko Plazatik aterako gara 09:30- etan eta 19:00- etan gutxi gora behera helduko gara leku berdinera.                          


Ainhoa eta Alazne

SEXU KLASEA

Gaur Amaia gure klasera etorri da, sexu klasea ematera. Lehenengo, beldurtuta  eta lotsatuta geunden. Gero test bat egin dugu, sexuaren inguruan gure aurrezaupenak jakiteko. Ondoren bakoitzak sexualitateari buruz hitz bat esan du eta arbelean idatzi dutugu. Hitz guztiak ipini eta gero hitz  bakoitzak zer esan nahi duen esan digu Amaiak eta azkenik ulertu ez genituen hitzak hobeto azaldu dizkigu. Oso ikastaro interesgarria da gehienentzat.

jueves, 13 de junio de 2013

GAUR INSTITUTORA BISITA BAT EGITERA IGO GARA

Gaur Elexalde institutora igo gara hango maisu eta andreeñoak ezagutzeko eta klaseak ikusteko, hurrengo urtean hara gora goazelako.
62 maisu zeuden guztira eta pilo bat gela ere, bi edifizio zeudelako, Gandasegin baino gehiago: gimnasia gela, teknologia gela, musika gela, laborategia, beste gimnasioa, jantokia, liburutegia etab. Instalazioak politak eta oso argitsuak ziren, baina pisu guztiak berdinak zirenez, oso erraza zen galtzea! Maisu- andereñoak, oso atseginak ziruditen eta zuzendaria, Mentxaka zuen abizena.

Elexalde institutoa

M. R. eta A. O.

GU ERE BERTSOTAN


guk behar dugulako 1197549888torrezabal.jpg








Astelehenean Torrezabalera joan ginen bertso ekitaldi bat ikustera eta abestera. Gure bertsoa, azterketa ostean ikasi genuen arin eta txarto baina Torrezabalen oso ondo atera zitzaigun. Urreta, Aperribai, Urreta, Ukina, Eguzkibegi eta Gandasegi egon ginen. Beste eskoletakoak bertsoa papelarekin abestu zuten eta Gandasegikoak (hoberenak) papel gabe egin genuen.
Hau da gure bertsoa:

Gandasegi    Dinua: Markosen txarria

Gandasegin ditugu                                                   Oroitzapen guztiak
guk oroitzapenak                                                     Abeztuz bertzotan
txikitxikitan eman                                                     Zenbat une pozgarri
lehenengo urratzak                                                   Maila gehienetan
eskuekin margozten                                                  Eguneko txangoak zein
ta fitxa errezak                                                          Barnetegietan
gogoratzen duguna                                                    Ondo pasatu dugu
siesta ta jolasak.                                                        Guk urte ahuetan


Esandako hitz denak
dira gutxiegi
futbolariak legez
gaur botak eskegi
guk behar dugulako
aurrerantza segi
ez zaitugu astuko
AGUR GANDASEGI!!!!




lunes, 3 de junio de 2013

ZUZTARLUZE

Ostiralean Torrezabalera joan ginen zuztarluze finala ikustera. Lehenengo denok eskolara igo ginen , egun guztietan moduan, eta gero goizean Torrezabalera joan  ginen denok batera `filan´. Hara heldu ginenean Iker eta Libe lehenengo filan eserita zeuden beste finalistekin.  Nik uste dut Iker eta Libe oso urduri zeudela baina biak oso balienteak dira eta hor egotea meresi zuten. Azkenean hirugarrenak geratu ziren koma baten erruz. Arratsaldean merendola bat prestatu zuten bere klasean eta Iñigo eta ni gonbidatu gintuzten. Nik uste dut asko lagundu diegula hor egoteko eta horregatik gonbidatu gintuztela.

ZORIONAK IKER ETA LIBE