jueves, 13 de junio de 2013

GAUR INSTITUTORA BISITA BAT EGITERA IGO GARA

Gaur Elexalde institutora igo gara hango maisu eta andreeñoak ezagutzeko eta klaseak ikusteko, hurrengo urtean hara gora goazelako.
62 maisu zeuden guztira eta pilo bat gela ere, bi edifizio zeudelako, Gandasegin baino gehiago: gimnasia gela, teknologia gela, musika gela, laborategia, beste gimnasioa, jantokia, liburutegia etab. Instalazioak politak eta oso argitsuak ziren, baina pisu guztiak berdinak zirenez, oso erraza zen galtzea! Maisu- andereñoak, oso atseginak ziruditen eta zuzendaria, Mentxaka zuen abizena.

Elexalde institutoa

M. R. eta A. O.

No hay comentarios:

Publicar un comentario