lunes, 17 de junio de 2013

AZKEN TXANGOA

Ostegun honetan 6. mailako azken txangoa egingo dugu, Plentziara joango gara eta Plentziatik, Gorlizeko farora (oinez). Bertan, hamaiketakoa jango dugu. Hamaiketakoa eta gero, Gorlizeko hondartzara joango gara bainua hartzen eta jolasten. Hondartza ondoko pinudian bazkaldu ondoren, ordu bi eta erdietan gutxi gora bera, Plentziara bueltatuko gara. Han, 15:00- etatik 18:00- tara ekintza berezi hauek egingo ditugu: Body- board, Surf, eta Kaiak. Seiretan, ekintzak bukatu eta gero, dutxa hartu eta autobusan bueltatuko gara Galdakaora.
 Hau da eraman behar duzuena:

  • Bazkaria, Hamaiketakoa, edaria...
  • Oinetako aproposak
  • Arropa eguraldiaren ara behera
  • Eguzkirako krema
  • Txankletak
  • Bainu jantzia
  • Ohiala: hondartzarako eta dutxarako
  • Garbiketa pertsonalerako tresnak: Gel, champù, orrazia...
  • 3€ izozkiren bat edo erosteko
Gurutzeko Plazatik aterako gara 09:30- etan eta 19:00- etan gutxi gora behera helduko gara leku berdinera.                          


Ainhoa eta Alazne

No hay comentarios:

Publicar un comentario