viernes, 21 de diciembre de 2012

OLENTZERO EGUNA GANDASEGIN


Gaur, Olentzero eguna izan da Gandasegin, eta gabonetako kantak abestu ditugu beheko eskolan.
11:15etan gure eskolako atean egon gara, eta 6.mailako batzuk olentzero eraman dugu beheko eskolara eta bitartean besteak haien atzetik ibili dira. Beheko eskolara heltzean hauxe egin dugu:
Lehenengo, Olentzeroren kanta abestu dugu. Segituan, haur hezkuntzakoek, turroiak eta mazapaiak kanta abestu dute, 1.ziklokoek Bizar Zuri, 2.ziklokoek Kanta Aleluia, 3.ziklokoek Horra Mari Domingi abestu dugu, gure mailakoek Hator-hator kanta txirulaz jo eta azkenik gandasegiko guztiok Hator-Hator kanta abestu dugu.
Bukatzean, berriro ere, Olentzero goiko eskolara eraman dugu eta patioan jolasten gelditu gara.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!!!! ONDO PASA ETA HURRENGO URTERARTE!!
Uploaded with ImageShack.us

No hay comentarios:

Publicar un comentario