miércoles, 6 de febrero de 2013

EMAN EUSKARA ELKARRI

Dakizuenez, asteazkenean, euskeraz hitz egiteko kanpaina bat martxan jarriko dugu. Pasaden urtean, Euskalari izena zuen, oraingoan, "Eman euskara elkarri".
Kanpaina hau, bost asteko iraupena izango du, Otsailaren 13an hasi eta Martxoaren 20an buktuko da. Oso lotuta egongo da Korrikaren unitate didaktikoarekin.
Euskaraz egiten badugu "Euskalpuntuak" lortuko ditugu. Zenbat eta gehiago hitz egin, puntu gehiago. Euskalpuntuak, irakasleek, zaintzaileek eta behatokiko partaideek dituzten txartel batzuk dira. Txartelak  kolore desberdinetakoak izango dira esparruen arabera; ikasgela, pasabideak, jantokia eta jolastokia. Txartel guztiak puntu batekoak izango dira. Behatokiko partaideak, 1., 2. eta 3. mailako umeei bakarrik puntuak eman ditzakete.
Heldu edo behatokiko batek ikusten duenean ume talde bat euskaraz mintzatezen euskalpuntuen txartela emango die. Gela berdinekoak badira bakarrik emango die bat. 
Tutoreak egunero taldeari emango dio puntuazio bat 0 puntutik 5 puntura doana.
Irakasle heldu batez edo behatokiko partaideak egunean zehar behin bakarrik emango dio txartela ume berdinari.
Klasea bukatzerakoan, euskalpuntu guztiak batuko dira eta markadorean berdez margoztuko dira.
Gure zariak:

  • 60euskalpuntu: Egun bat etxeko lan barik.
  • 100euskalpuntu: Egun batez jolastordua luzatzea ordu erdi bat.
  • 120euskalpuntu: Asteburu bat etxeko lan barik.
  • 150euskalpuntu: Asteko saio batean klase eman beharrean jolasak egin.
  • 200euskalpuntu: Gela honetako umeak mendira txango bat egitea lortu dute euskara edo osasun astean, edo merendola bat egitea!!!
Agur, eta gogoratu, euskaraz biziiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario