jueves, 14 de febrero de 2013

DORDOKA ETA UNTXIA SAN VALENTIN EGUNEAN




Bazen behin, San Valentin egunean, Untxi Jauna izeneko untxi bat. Noria batean igonda zegoela, Dordoka Andrea ikusi, eta laster maitemindu egin zen. Noria gelditu bezain laster, Dordoka Andrearengana hitz egitera  hurbildu zen.
Denbora asko egon ziren hitz egiten, baina, ez gauza asko kontatu zituztelako, Dordoka Andreak oso astiro hitz egiten zuelako baizik. Azkenean, jatetxe batera joatea erabaki zuten. Jatetxean sartu zirenean, Dordoka Andreak hau esan zuen:
- Momentu bat, komunera noa.
- Ongi! - Erantzun zuen Untxi Jaunak.
Untxi Jauna jesarri, eta menua begiratzen hasi zen."Zenbat tardatzen du..." pentsatu zuen. Ordu bat pasa ondoren Untxi Jauna keskatzen hasi zen, "Laguntza behar izango du?...".
Azkenean, Dordoka Andrea heldu zen.
-  Barkatu, fila handia zegoen...
- Ongi eta... Zer afaldu nahi duzu?- galdetu zuen orduan Untxi Jaunak.
- Zuk zeuk eskatu... - erantzun zuen Dordoka Andreak.
- Zanahoriak!!!
Afaldu ondoren Feriatik paseo bat ematera joan ziren.
- Gau polita izan da... Errepikatu behar dugu.... - esan zuen Untxi Jaunak.
- Noski baietz!!!
                                               AMAIERA

AINHOA ETA NAIA

UNTXIA ETA IZURDEA

San Balentineko egun batean, animalien erreinuan Patxi izeneko untxi mago bat zegoen kaletik, portura joan zen itsasoaren soinua entzutera, hori asko erlajatzen zion eta.
 Bat-batean izurde polit-polit bat ikusi zuen eta berari loreak eskaitzera joan zen bere txano magikotik aterata:
-Izurde, zein da zure izena?
-Nire izena Elena da, eta zurea?-Esan zuen izurdeak.
- Nik Patxi dut izena, magia gustatzen zaizu? Ba begiratu hau!

Untxia bere txanotik loreak atera zituen.

-Gustoko dituzu? oso gozoak daude! -Eta jaten hasi zen.-Ea ba, probatu.
-Ez eskerrik asko, nik arraainak nahiago ditut.-Elenak.
-Ondo da.
Eta untxiak txanotik arraina atera eta izurdeari eskaini zion.
-Mila esker.-eta izurdeak jan egin zuen-Orain nik zuri gonbidatu behar zaitut.
Eta biak pozik-pozik joan ziren jatetxe batera jatera.

viernes, 8 de febrero de 2013

IHAUTERIAK ESKOLAN

Gaur, inauteriak ospatu ditugu. 3.ziklokoek San Ferminez mozorratuz, entzierro txiki bat egin dugu. Lehenengo, santuari abestu diogu eta kanpaiak eta txupina entzun ondoren, korriketan hasi gara kamara lentan, zezenen aurretik. Zaurituak Gurrutze Gorrira eraman dituzte eta hor medikuek osatu ondoren denok bildu gara santuaren inguruan Nafarroako jota kantatzen. Amaitzeko biribilketa egin dugu eta txikiak gonbidatu ditugu. Amaitzeko txokolate beroa eta biskotxoak  jan ditugu.

Aurtengo mozorroak asko gustatu zaizkigu eta gainera oso ondo pasatu dugu.
Hemen dituzue entzierroko bideoak



Alex, Iñigo, Mikel, Gaizka eta Ekhi.


miércoles, 6 de febrero de 2013

IHAUTERIEN ENSAIOAK.

Astelehenean, hazi ginen ensaiatzen patio orduetan. Lehenengo Sanfermineko kanta kantatu behar dugu hiru aldiz, gero 8 kanpaiak entzuten dira, ostean txupinasoa entxuten da eta denok korrika baina astiro azten gara eta zezenak ere eta azkenik Arbasoen Arkaitza kanta kantatzen dugu. Bukatzeko biribilketa bat  egingo dugu ateratzeko.


 

INGURUNEKO AZTERKETA

Gaur euskera saioan taldeko kordinatzaileak papel bat hartu behar zuen eta lehenengo taldeari Arnas-aparatua tokatu zaio, bigarren taldeari Iraitz-aparatua, hirugarren taldeari nerbio-sistema, laugarren taldeari zirkulazio-aparatu eta bosgarren taldeari digestio-aparatu. Doc batean egin behar dira aparatuaren edo sistemaren lau galdera eta erantzunak, klaseko kide guztiekin konpartitu eta haiek ikasi egin behar dute, Aitorreri beste doc desberdin batean galdera batzuk ipini dizkiogu.
Poltsa batean ikasleen zenbakiak egongo dira eta beste boltsa batean guk prestatu ditugun galderak egongo dira. Zenbakia ateratzen denean tokatu den galdera bere erantzuna ezan behar du eta bera ezaten duen erantzunarekin andereñoa taldeko nota ipiniko du.



EMAN EUSKARA ELKARRI

Dakizuenez, asteazkenean, euskeraz hitz egiteko kanpaina bat martxan jarriko dugu. Pasaden urtean, Euskalari izena zuen, oraingoan, "Eman euskara elkarri".
Kanpaina hau, bost asteko iraupena izango du, Otsailaren 13an hasi eta Martxoaren 20an buktuko da. Oso lotuta egongo da Korrikaren unitate didaktikoarekin.
Euskaraz egiten badugu "Euskalpuntuak" lortuko ditugu. Zenbat eta gehiago hitz egin, puntu gehiago. Euskalpuntuak, irakasleek, zaintzaileek eta behatokiko partaideek dituzten txartel batzuk dira. Txartelak  kolore desberdinetakoak izango dira esparruen arabera; ikasgela, pasabideak, jantokia eta jolastokia. Txartel guztiak puntu batekoak izango dira. Behatokiko partaideak, 1., 2. eta 3. mailako umeei bakarrik puntuak eman ditzakete.
Heldu edo behatokiko batek ikusten duenean ume talde bat euskaraz mintzatezen euskalpuntuen txartela emango die. Gela berdinekoak badira bakarrik emango die bat. 
Tutoreak egunero taldeari emango dio puntuazio bat 0 puntutik 5 puntura doana.
Irakasle heldu batez edo behatokiko partaideak egunean zehar behin bakarrik emango dio txartela ume berdinari.
Klasea bukatzerakoan, euskalpuntu guztiak batuko dira eta markadorean berdez margoztuko dira.
Gure zariak:

  • 60euskalpuntu: Egun bat etxeko lan barik.
  • 100euskalpuntu: Egun batez jolastordua luzatzea ordu erdi bat.
  • 120euskalpuntu: Asteburu bat etxeko lan barik.
  • 150euskalpuntu: Asteko saio batean klase eman beharrean jolasak egin.
  • 200euskalpuntu: Gela honetako umeak mendira txango bat egitea lortu dute euskara edo osasun astean, edo merendola bat egitea!!!
Agur, eta gogoratu, euskaraz biziiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!

TXITXIBURDUNTZI

Bihar osteguna, Eskolan Txitxiburduntzi  ospatzeko eguna da.Goizeko jolasaldian txorizo bokata txikiak banatuko dira dohain. 
Inauteri aurretik ospatzen den jai bat da, azpaldidanik Euskal Herrian ospatzen dena. Guk eskolan ospatzen dugu, baina normalean mendira joatean egiten da. Suan egiten da txerrikia eta edo okela. Gero bokatan jarri eta ON EGIN!!!
Guri asko gustatzen zaigu jaia, baina batez ere jatea. 






(Handiagoak dira gure eskolan)