viernes, 8 de marzo de 2013

PALANKA

ARRANPA ETA ZIRIA

GURPILA

TXIRRIKA

Ekhi, Alazne, Mikel eta Sergio

URRENGO ASTEAN BARNETEGIRA!!!


Urrengo astean ingeleseko barnetegira joango gara, oso pozik gaude danak, urduri ere. Klase guztia ikusi nahi du nola den begiekin, ez gara inoiz joan barnetegi batera lo egitera klasearekin. Entzun dugunez literak daude eta gure klaseak, mutilak, gela batean lo egingo dugula batera, B-ko klasekoak ere, eta C-koak berdin. Neskak bi gelatan lo egingo dute. Ingeleseko klaseak 4 klasetan banatuko dira. 

miércoles, 27 de febrero de 2013

EMAN EUSKERA ELKARRI

Badakisuenez hamabost egun hauetan euskaraz hitz egiteko kanpaina bat gaude egiten eta nire ustez gure klasea oso ondo doa puntuak lortzen, 77 puntu goaz eta gaur lau puntu lortu ditugu gehi andereñoak emandakoak.
Puntu gehien lortzen dituena Aitor da denbora guztian beste andereñoei pelota egiten dagoelako.

Animo denak euskeraz hitzegiten eskolako toki guztietatik!


GAI BERRIA: "...LANA EGINEZ GOAZ AURRERA ..."

Inguruneko gai berria egiten hasi gara. Gai hONETAN makina sinpleak eta asmakizun garrantzitsuak, adibidez, gurpila, txirrika, palanka...ikusiko ditugu.
Talde bakoitzari, zozketaren bidez, makina bat tokatuko zaio eta makina horren informazio pila bat arkitu beharko dugu (zein urtean asmatu zen, nork asmatu zuen, zertarako egin zen..). Hori dana driven presentazio batean aurkeztuko dugu. Eta talde guztien ifomazioa gloster batean bilduko dugu.
Aurrerago Dipity ( ardatz kronologikoa aurkezteko aplikazioa bat) bat egingo dugu. Bertan bost une hauek aipatuko ditugu: Neolitoa, Erdiaroa, Bilboko sorrera, Iraultza industriala eta teknologia.
Une hoietako lanabesak, makinak, bizimodua aipatuz antzerki bat prestatuko dugu.